298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-716

Cintruenigoko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Cintruenigoko Udala.

Xedea: Cintruenigoko HUAren sarrerako erreforma lanetarako baimena.

Baimen eskaeraren xede diren lanak deskribaturik daude NILSAk 2020ko urtarrilean egin zuen “Cintruenigoko HUAren sarrerako erreforma lanak” izeneko agirian.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko azaroaren 16an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2015186