298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1761E/2020 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita eman gabe gelditu direla honako deialdi honetako dirulaguntzak, eta deialdiari dagokion partida kentzen baita: hartutako kalte zerebrala duten 18 urtetik beherako haurren tratamendua osatzeko asmoz, 2019ko urritik 2020ko irailera bitarte egiten diren zenbait gastutarako dirulaguntzen deialdia.

Osasuneko zuzendari nagusiaren uztailaren 13ko 418E/2020 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren hartutako kalte zerebrala duten 18 urtetik beherako haurren tratamendua osatzeko asmoz, 2019ko urritik 2020ko irailera bitarte egiten diren zenbait gastutarako dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak. BDNS identifikazioa: 517049. Ebazpen hori 2020ko 185. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 19koan.

Ebazpen horren bidez, 25.000 euroko gehieneko gastua baimendu zen, zeina partida honen kargura ordaintzekoa baitzen: 2020ko gastu aurrekontuko “Hartutako kalte zerebrala duten haurrendako laguntzak” izeneko 51120 511004 4819 311107 partida.

Osasun Departamentuko Osasun arloko Herritartasunaren eta Aseguramenduaren Atalak egindako txostenean adierazten denez, ez da eskaerarik aurkeztu deialdi horretan, eta, hortaz, proposatzen da dirulaguntzak eman gabe uztea eta gastua egiteko baimena bertan behera uztea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Eman gabe uztea deialdi honetako dirulaguntzak: hartutako kalte zerebrala duten 18 urtetik beherako haurren tratamendua osatzeko asmoz, 2019ko urritik 2020ko irailera bitarte egiten diren zenbait gastutarako dirulaguntzen deialdia, onetsi zena Osasuneko zuzendari nagusiaren uztailaren 13ko 418E/2020 Ebazpenaren bidez.

2. Bertan behera uztea honako partida honen kargura 25.000,00 euroko gastua egiteko eman zen baimena: 2020ko gastu aurrekontuko “Hartutako kalte zerebrala duten haurrendako laguntzak” izeneko 51120 511004 4819 311107 partida.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Osasun arloko Herritartasunaren eta Aseguramenduaren Atalera, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Bulegora eta Ogasun Departamentuak Osasun Departamentuan duen kontu-hartzaileari.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko azaroaren 19an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Carlos Artundo Purroy.

Iragarkiaren kodea: F2015157