298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Oinarri arautzaileak, larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei dirulaguntza zuzenak eta gauzazko laguntzak emateko. Laburpena

Eguesibarren larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei 2021. urtean dirulaguntza zuzenak eta gauzazko laguntzak emateko oinarri arautzaileak. DDBN identifikazioa: 538732.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/538732).

–Helburua eta xedea.

Laguntza bereziak prestazio batzuk dira, pertsonei edo familiei ematen zaizkienak larrialdi egoerei aurre egin diezaieten eta/edo diru-sarrerak lor ditzaten, funtsezko beharrei erantzun ahal izateko eta gizarte bazterketako egoerak saihesteko edo arintzeko.

Laguntza bereziak finalistak eta enbargaezinak dira, eta zertarako eman diren, horrexetarako soilik erabiliko dira.

–Onuradunak.

Gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonek eta/edo familia-unitateek jaso ditzakete laguntza hauek. Baremo ekonomikoa ez da Udalaren prestazio ekonomikoak jasotzeko baldintza bakarra. Lehentasuna emanen zaie Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko teknikariek ezarritako irizpide teknikoei (prebentzioari, egokitasunari, presari edo gisakoei loturiko horiei, alegia).

Familia unitateak, Eguesibarren erroldaturik daudenak edo benetako bizilekua hor dutenak duela 3 hilabete edo gehiago.

–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 31ra artekoa izanen da (hezkuntzako laguntzetarako ezarri epeak izan ezik), baldin eta aurrekontuko kontsignazioari eusten bazaio, organo eskudunak oinarri hauek onetsi eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2015264