298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, Irunberriko 6. UC1 poligonoko 132-138 bitarteko lurzatietan (El Horno kalea, 25tik 39ra) eta 139. lurzatian (Alfarería plaza). Behin betiko onespena

2020ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 22koan, argitaratu zen Hiri-jarduketarako plan berezia (HJPB) Irunberriko 6. UC1 poligonoko 132-138 bitarteko lurzatietan (El Horno kalea, 25tik 39ra) eta 139. lurzatian (Alfarería plaza). Sustatzailea Irunberriko Udala zen. Jendaurreko epean bi alegazio aurkeztu ziren. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen duenarekin bat, erabaki da alegazioak partzialki baiestea, eta HJPBren testu bategina behin betiko onestea, bertan alegazioei emandako erantzuna jasotzen dela.

Irunberrin, 2020ko abenduaren 4an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategina (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2015121