298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 9. lurzatian. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2020ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Miren Ilarregui Belarra eta Imanol Bazterrica Echenique jaun-andreek sustaturiko 2. poligonoko 9. lurzatiaren xehetasun-azterketa.

Espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta bitartean interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Iturenen, 2020ko abenduaren 11n.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2015249