298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Iruritako Dorrera sartzeko bideari buruzko ikerketa-espedientea abiatzea

Baztango Udalak 2020ko azaroaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabakia hartu zuen:

1.–Onartzea pilotalekutik hasita Iruñetik Frantziarako errepidera doan bideari buruzko ikerketa-espedientearen hasiera, egungo 14. poligonoko 24, 27, 28, 485, eta 439 partzeletatik igarotzen baita. Gaur egungo katastroan ez da halakorik jasotzen, eta Iruritako dorretxerako sarbidea da. Helburua da haren titulartasuna egiaztatzea, aipatutako legerian ezarritako prozedurari jarraituz.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta hamabortz eguneko epean Udaletxeko iragarki taulan agerraraztea, ikertzen ari den ondasuna identifikatzea ahalbidetzen duten ezaugarriak azalduz.

3.–Interesdunei ahalmena ematea egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, alegazio horien oinarri diren agiri guztiekin batera. Horretarako hilabeteko epea izanen dute, iragarkiak udaletxeko iragarki-oholean argitaratzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik hasita.

4.–Honako hau Estatuko eta Foru Administrazioei helaraztea, haiek, hala badagokie, beren eskubideak balia ditzaten eta bidezkoa dena adierazi dezaten.

5.–Iulen Urbiola Loyarte udal-idazkaria izendatzea prozedura honen instruktore, eta alkate-udalburuari ahalmena ematea erabaki hau gauzatzeko behar diren jarduketa guztiak egin ditzan.

6.–Erabaki hau helaraztea Iruritako alkateari, Baztango 14. poligonoko 24, 27, 28, 485 eta 439 partzelen titularrei (beti ere udal honetako ezagunak badira) eta Iruritako Dorretxeko antzinako egoiliarrei, jakinaren gainean egoteko eta ondorioak izateko.

Baztanen, 2020ko azaroaren 26an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2015242