298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Epatze deia, interesdun direnei kirol kudeatzailea izateko deialdiaren gaineko gora jotzeko 20-01245 errekurtsoan

Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko 20-01245 errekurtsoa jaso da, Sergio Santiago Uría Borregok aurkeztua, Langileen Batasun Orokorrean integraturiko Zerbitzu Publikoetako Enplegatuen Federazioaren (FeSP-UGT) izenean eta hura ordezkatuz, Uharteko Udaleko alkateak 2020ko abuztuaren 10ean eman ebazpen baten aurka, zeinaren bidez deialdia onesten baitzen izangai zerrenda bat eratzeko hautaproben bidez, kirol kudeatzaile lanpostuan aritzeko Itaroako instalazioetan, aldi baterako kontratazioak egiteko xedez.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin (maiatzaren 24ko 173/199 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian), interesdun diren pertsonak edo entitateak epatzen dira, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa, Iruñeko Iturrama kaleko 10ean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Uharten, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2015014