297. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Lurzoru urbanizaezineko lizentziak
etetea arauketa berria eman arte

Beraskoaingo Udalak, 2020ko abenduaren 15ean egin bilkuran, erabaki du lizentziak etetea Beraskoaingo lurzoru urbaezinean oin berriko eraikuntzak egiteko edo azpiegitura eta instalazio berriak gauzatzeko. Eteteak iraunen du planeamenduan dagokion aldaketa egin arte, lurzoru urbanizaezineko erabilera baimendu, baimengarri eta debekatuak eguneratu eta arautze aldera.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70.1 artikuluan jasotzen denaren arabera, hirigintzako planak onesteko eskumena duen administrazioak aukera du, horiek onetsi baino lehen, lizentzien ematea eteteko, eremu eta erabilera jakin batzuetarako egin nahi diren lurren partzelazioen, eraikitzeen eta eraispenen kasuan; helburua da horien eraketa edo aldaketa aztertzea, alderdi horiek guztiak garbi zehaztuta.

Eteteak iraunen du Hirigintzako Udal Plana aldatzeko hartu beharreko denboran, aldaketa hori aztertu, eratu eta izapidetzeko behar den epean, alegia, gehienez urtebetez (goian adierazitako testu bateginaren 70.3 artikuluari jarraikiz), asmoa baita lurzoru urbanizaezina egoki arautzea.

Beraskoainen, 2020ko abenduaren 17an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L2015629