296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, Eraikingintza-ordenantza orokorraren 77. artikuluan. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2020ko urriaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Gesalazko Udalaren Hiri Antolamendurako Udal Planeko Eraikingintza-ordenantza orokorraren 77. artikuluan.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. Artikuluan xedatutakoari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua).

Muetzen, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2014577