296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak azaroaren 27an emandako 131/2020 Foru Aginduarena, zeinaren bidez Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak azaroaren 2an emandako 132/2017 Foru Agindua aldatzen baita. Foru agindu horren bidez, zehaztapen normatibo eta tekniko batzuk arautu ziren balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramateko modua garatzeko, eta, orobat, tributuen arloko beste arau batzuk aldatu ziren.

2020ko 285. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 10ekoan, goiburuan aipatu dugun 131/2020 Foru Agindua argitaratu zen. Akats bat egin dela oharturik (eranskina ez da argitaratu), bidezkoa da zuzentzea, eta aipatu eranskina argitaratzea.

Iruñean, 2020ko abenduaren 10ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

I. ERANSKINA

Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramandako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuen edukiari buruzko zehaztapen teknikoak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2015151