296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4328E/2020 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gastua baimentzen baita Nafarroako toki entitateei zuzenduriko dirulaguntzen deialdirako, lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten langabeak kontrata ditzaten, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 19ko 1878E/2020 Ebazpenaren bidez, 800.000 euroko gastua baimendu zen, 2020ko gastu aurrekontuko “Toki entitateen kontratazioetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4609 241100 partidaren kargura, Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko, lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten langabeak kontrata zitzaten, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 1878E/2020 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du 500.000 euro gehiago ematea Nafarroako toki entitateei zuzenduriko dirulaguntzen deialdirako, lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten langabeak kontrata ditzaten, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimendutako gastua eta ondorengo gehikuntza aldatzea, deialdiko kredituari 500.000 euro gehituta, Nafarroako toki entitateei zuzenduriko dirulaguntzen deialdian, lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten langabeak kontrata ditzaten, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko.

2. Deialdi horretan baimendu zen gastuan 500.000 euro gehiago baimentzea, 2020ko gastu aurrekontuko “Toki entitateen kontratazioetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4609 241100 partidaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko abenduaren 4an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2015123