294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-670

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Xedea: Arellanoko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Labardillejo erreka.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Arellano (Nafarroa).

Isurketak 17.500 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta arazketarako instalazio berri batzuetan tratatuko da, elementu hauekin: lehen mailako eta bigarren mailako dekantazioa imhoff tangetan, legar-iragazki biologikoa eta amaierako hezegunea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko azaroaren 5ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2015190