294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGIKO, BIDANKOZEKO ETA GARDEKO UDALEN BATASUNA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasunak, 2020ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko udal aurrekontua.

Hasiera batez onetsitako 2021eko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu toki ogasunak).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, Udalaren 2021eko aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan jasotako jendaurreko aldia iragan ondoren.

Burgin, 2020ko abenduaren 1ean.–Batasuneko burua, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L2015061