294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2020ko abenduaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen entitatearen 2021erako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuaren arabera.

Corellan, 2020ko abenduaren 11n.–Mankomunitateko burua, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2015219