294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAXES GARAIKO MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Araxes Garaiko Mankomunitateko batzar orokorrak, 2020ko urriaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aldez aurretik 2020ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta azaroaren 2an, eta epe horretan inork ez du erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da. Hona hemen haren laburpena:

DIRU-SARRERAK:

A) eragiketa arruntak.

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 41.200,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 20.800,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak.

B) kapital eragiketak.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak.

Guztira: 62.000,00 euro.

GASTUAK:

A) eragiketa arruntak.

1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 11.020,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 49.380,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.600,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia funtsa eta beste ustekabeko batzuk.

B) kapital eragiketak.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboa.

Guztira: 62.000,00 euro.

Eta hau guztia argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Arribe-Atallun, 2020ko abenduaren 2an.–Lehendakaria, Jose María Amundarain Aranalde.

Iragarkiaren kodea: L2014908