294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

2021erako lan egutegia eta egun baliogabeak deklaratzea

Honako hauei jarraikiz: abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua (horren bidez ezartzen da urteko zer lanordu kopuru izanen duten Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren aplikazio eremuan), maiatzaren 18ko 217/2020 Ebazpena (ebazpen hori eman zuen Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak, eta horren bidez ezartzen da Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala), eta aplikatu beharreko gainerako araudia; eta, orobat, bat etorriz Eguesibarko Udaleko langileen lan baldintzak arautu eta osatzen dituen hitzarmenaren 2. artikuluarekin; alkate honek, dituen eskudantziak baliatuz:

EBAZTEN DUT:

1. Onestea 2021eko jaiegunen lan egutegia, Eguesibarko Udaleko Administrazio Orokorrerako (Bulegoak), Mantentze-lanetarako, Lorezaintzarako, Gizarte Ongizaterako, Kulturarako eta Kirolerako. Honako hau da:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege egunaren ondoko astelehena.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 7a: herriko jaia.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

2. Eguesibarko Udalean, urteko lanordu kopurua benetako 1.592 ordukoa da (salbu Udaltzaingoko langileak, Musika Eskolakoak eta ikastetxeen etxezaintzakoak), eta honela banatuko da:

Administrazio Orokorra (Bulegoak), Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Kultura eta Kirolak:

Astelehenetik ostiralera, eguneko lanaldia izanen da, oro har, 7 ordu eta 30 minutukoa. Nahitaez aritu beharko da 08:00etatik 15:00ak arte; langileek aukeran izanen dute gainerako 30 minutuak nola egin, malgutasuna izanen baita, 07:30etik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:30era arte. Zerbitzu beharren arabera aldatzen ahalko da hori.

3. Zerbitzu anitzetako eta Lorezaintzako langileek 7 ordu eta 30 minutuko lanaldia izanen dute egunero, astelehenetik ostiralera. Nahitaez eta oro har –3.1 apartatuan ezarritakoa gorabehera–, 07:30etik 15:00ak arte arituko dira, salbu langileek lan kontratuan beste lanaldi bat ezarria badute.

3.1. Elurra edo izotza dela-eta lanik egin behar badute Alkatetzak erabakitako udal zerbitzu batzuek, laneko ordutegi orokorretik kanpo, halakoak gelditu daitezke urteko lanordu kopurutik kanpo, eta, hala eginez gero, konpentsatuko dira bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 51. artikuluarekin bat.

4. Ez dira lanegunak izanen uztailaren 5a eta 6a, urriaren 11 eta abenduaren 7a, 24a eta 31, lanaldi soberakinagatik, arlo hauetako langileentzat: Administrazio Orokorra (Bulegoak), Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Kultura, Kirolak, Zerbitzu Anitzetako langileak eta lorategietakoak.

2021erako onetsitako lan egutegian, 4 egun, 5 ordu eta 30 minutu gelditzen dira soberan, eta egutegi horren aplikazio eremuko udal langileek hautatuko dute noiz hartu ordu horiek.”

5. Erregistro Orokorra 08:30etik 14:30era arte egonen da irekita, astelehenetik ostiralera, jendea hartzeko.

Sarrigurenen, 2020ko azaroaren 26an.–Alkatea, Amaya Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2014620