294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2020ko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Azkoiengo Udalaren eta Azkoiengo Musika Eskola erakunde autonomoaren plantilla organikoa, 2021ekoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak xedatzen duenarekin 235. artikuluarekin lotuta (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Azkoienen, 2020ko azaroaren 26an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2014466