294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Orisoaingo Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea.

Horrenbestez, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan emanen da argitara, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedaturik dagoena.

Epe horretan interesdun orok aztertu ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkeztu ahalko dira. Halaber, udal honen egoitza elektronikoan (https://orisoain.sedelectronica.es) egonen da interesdunen eskura.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betikoa bilakatuko da. Horren guztiaren gaineko espedientea Udal Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, azter dezaten.

Orisoainen, 2020ko abenduaren 3an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2014993