294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2021eko zerga-tasak

Orisoaingo Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkura arruntan, erabaki zuen onestea 2021rako zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta kanonak. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Zerga-tasa hauek onestea 2021. urterako:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,2505.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,2.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %4.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio:

  • Lehen urtea: %0,25.
  • Bigarren urtea: %0,50.
  • Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):

  • Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak izanen dira Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan xedaturikoak.
  • Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %16ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Erabaki honetan ezarri gabeko karga-tasetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraikiko zaie.

Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Orisoaingo Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://orisoain.sedelectronica.es) argitaratzeko agintzea, Orisoaingo herritar orok jakin dezan.

Orisoainen, 2020ko abenduaren 3an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2014990