294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

2020rako karga-tasak eta tasak

Ezkarozeko Udalak, 2020ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

Lehenbizikoa.–Onestea 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten karga-tasak eta tasak.

Lurraren gaineko kontribuzioa: zerga-tasa bakarra higiezin guztietarako, %0,35.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %12,16ra igo da, eta Toki Ogasunei buruzko Legean ezarritako koefizienteei eutsi zaie.

Ur horniduraren tasa: 0,60 euros/m³ gehi BEZa. Kuota finkoa: 12,10 euro gehi BEZa. Hargune berriagatiko tasa ez da aldatu: 180,30 euro.

Epaitzak: 65 euro lote bakoitzeko.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea bere horretan geldituko da.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: urteko foru legeek ezarritako tasei jarraituko zaie.

Lurzorua, lurgaina eta lurpea okupatzeko tasak, Iberdrolak, Endesak eta Enagasek ordaintzen dituztenak, NUKFak ezartzen dituen prezioetan.

Merkataritza ez egonkorra eta kaleko salmenta: 30 euro/eguna.

Obra lizentziaren tasarako tarifak: Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluko hirigintzako lizentziak eskatzeagatik (obra lizentzia, lehen erabilerakoa eta abar): Hirigintzako lehen txostena dohainik izanen da eta Nasuvinsak igorritako tarifen arabera kobratuko dira lizentziarako egiten den gainerako beste txosten bakoitzarengatik.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki honek 2020. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

Ezkarozen, 2020ko azaroaren 16an.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.

Iragarkiaren kodea: L2015111