294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2021eko zerga-tasak. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, onetsi zuen honako zerga-tasa hauek ezartzea 2021eko ekitaldirako:

1.1. Lurraren kontribuzioa: karga-tasa %0,24.

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa %5.

1.3. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: karga-tasa %10,18. Koefizientea: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarri diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira.

1.4. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,4.

2. Erabaki honek 2021eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3. Erabaki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Etxarri Aranatzen, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2014906