294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

07/2020 eta 08/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Burlatako Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontuko 07/2020 eta 08/2020 aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2020ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

07/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua:

IV. kapitulua: 5.640,00 euro.

Finantzaketa: kreditu transferentzia:

IV. kapitulua: 5.640,00 euro.

08/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua:

IV. kapitulua: 12.500,00 euro.

Finantzaketa: kreditu transferentzia:

IV. kapitulua: 12.500,00 euro.

Burlatan, 2020ko abenduaren 11n.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2015210