294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Kirol Patronatuaren kirol zerbitzuak emateko eskubideak eta tasak 2020rako arautzen dituen ordenantzaren tarifetan. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Kirol Patronatuaren kirol zerbitzuak egiteko eskubide eta tasak 2020rako arautzen dituen ordenantzaren tarifen aldaketa (2020ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 22an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2020ko abenduaren 7an.–Alkatea, Ana Góngora Urzaiz.

ALDAKETA, KIROL PATRONATUAREN KIROL ZERBITZUAK EMATEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN TARIFETAN, 2020RAKO

Tarifak

Hauek izanen dira, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, udalak kirol jarduerak egiteko jarriko dituen tarifak, udal igerilekuetan abonatuta daudenentzat, Burlatan erroldatuta daudenentzat eta erroldatuta ez daudenentzat:

ABONATUA (euroak)

ERROLDATUAK (euroak)

ERROLDATU GABEAK (euroak)

JARDUERA AEROBIKOAK (zunba eta antzekoak)

Ordubeteko 60 saio

160,00

160,00

200,00

MANTENTZE-GIMNASIA / GIMNASIA LEUNA

Ordubeteko 90 saio

1956. urtean eta geroago jaioak

170,00

170,00

212,00

1955ean eta lehenago jaioak

98,00

98,00

116,00

YOGA / YOGA LEUNA

ordu eta 15 minutuko 60 saio

1956. urtean eta geroago jaioak

168,00

168,00

210,00

1955ean eta lehenago jaioak

94,00

94,00

116,00

TAI-XI-A

Ordubeteko 60 saio

160,00

160,00

200,00

PILATES / PILATES LEUNA

Ordubeteko 60 saio

1956. urtean eta geroago jaioak

160,00

160,00

200,00

1955ean eta lehenago jaioak

88,00

88,00

110,00

INDOOR ZIKLISMOA

55 minutuko 60 saio

206,00

206,00

256,00

HIPOPRESIBOAK ETA LUZATZEAK

45 minutuko 60 saio

132,00

132,00

164,00

ENTRENAMENDU OSOA

Ordubeteko 60 saio

166,00

166,00

208,00

HAURTXOEN IGERIKETA

14 saio

6 eta 41 hilabete artean

(30 minutuko saioak)

44,00

58,00

70,00

42 eta 47 hilabete artean

(40 minutuko saioak)

52,00

70,00

80,00

HAURRENTZAKO NEGUKO IGERIKETA

40 minutuko 29 saio

100,00

134,00

158,00

HAURRENTZAKO UDAKO IGERIKETA

45 minutuko 14 saio

30,00

44,00

70,00

HAURRENTZAKO ESKOLA IGERIKETA

30 minutuko 29 saio

50,00

50,00

50,00

HELDUENTZAKO IGERIKETA

45 minutuko 29 saio

108,00

136,00

164,00

HELDUENTZAKO ENTRENAMENDU IGERIKETA

Ordubeteko 58 saio

210,00

262,00

312,00

ACUAGYM / GIMNASIA LEUNA

45 minutuko 58 saio

1956. urtean eta geroago jaioak

118,00

146,00

176,00

1955ean eta lehenago jaioak

72,00

100,00

112,00

Iragarkiaren kodea: L2015203