294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2020ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokorra.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek nahiz interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik izan ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Berriobeitin, 2020ko abenduaren 9an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2015147