294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2021eko zerga-tasak. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2020ko abenduaren 1eko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2021eko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak onetsi baitzuen, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Berriobeitin, 2020ko abenduaren 9an.–Alkatea, Raúl Julio Bator.

Iragarkiaren kodea: L2015146