294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

2021erako karga-tasak

Artzibarko Udalak, 2020ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki du 2021eko ekitaldirako ez aldatzea ordenantza fiskaletako tarifak, ez eta egur epaitzen kanona ere; beraz, indarra izanen dute lehengo urteko tarifek eta kanonak. Hona hemen:

–Ur horniduraren tasak Espotzen, Gorraitzen, Imizkotzen eta Lusarretan: 34,87 euro urtea/etxebizitza + BEZa + saneamenduaren kanona.

–Estolderia eta arazketa zerbitzuen tasak, Gorraitzen, Imizkotzen eta Usotzen: 10,10 euro/urtea + BEZa.

–Egur epaitzen kanona: 8,27 euro.

Artzin, 2020ko abenduaren 2an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L2015097