293. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2861/2020 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikariaren (arlo juridikoa) hogeita hamasei lanpostu betetzeko, oposizio bidez.

Abenduaren 20ko 116/2017 Foru Dekretuaren bidez (2017ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 22koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2017ko lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Bertan sartu ziren administrazio publikoko teknikariaren (arlo juridikoa) hamazortzi lanpostu huts, A mailakoak.

Abenduaren 12ko 102/2018 Foru Dekretuaren bidez (2018ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 20koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Bertan sartu ziren administrazio publikoko teknikariaren (arlo juridikoa) bost lanpostu huts, A mailakoak.

Azaroaren 27ko 331/2019 Foru Dekretuaren bidez (2019ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 12koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2019ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, Estatuko 2019rako luzatutako 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Bertan sartu ziren administrazio publikoko teknikariaren (arlo juridikoa) hamahiru lanpostu huts, A mailakoak.

Halaber, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 29ko 2559/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikariaren (arlo juridikoa) lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 733/2020 Ebazpenaren bidez, lekualdatze lehiaketa hori ebatzi da.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikariaren (arlo juridikoa) hogeita hamasei lanpostu sarrera prozeduran eta oposizio bidez betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikariaren (arlo juridikoa) hogeita hamasei lanpostu sarrera prozeduran eta oposizio bidez betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

DEIALDIA, ADMINISTRAZIO PUBLIKOKO TEKNIKARIAREN (ARLO JURIDIKOA) HOGEITA HAMASEI LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikariaren (arlo juridikoa) hogeita hamasei lanpostu, A mailakoak, oposizio bidez betetzea. Lanpostu zenbakiak, betebeharrak eta destinoak ebazpen honen II. eranskinean zehazten dira.

1.2. Hogeita hamasei lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–Hamazazpi lanpostu txanda irekian.

–Hamazazpi lanpostu, igoera txandan.

–Bi lanpostu erreserba txandan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako lanpostuak bete gabe geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, gainerako txandetakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan, eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horren izangaiekin lehian eta eskuratutako amaierako puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek, deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean, aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Unibertsitateko zuzenbide gradudun edo lizentziadun titulua izatea, edo baliokidetzat hartutako beste bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoak izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek bete beharreko berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren baldintzez gain, ofizialki aitorturik eduki beharko dute %33ko edo hortik gorako desgaitasuna.

2.1.4. Euskarazko C1 jakite-maila frogatu beharra duen lanpostu elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera aipatu maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat –2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa–), edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulazioa.

2.2. Betebehar horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

Aurrekotik salbuetsita dago, igoera txandako izangaiei dagokienez, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintza. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dute baldintza hori, bai eta deialdiaren 8.1 atalean agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik lanpostuaren jabetza hartzeko unera arte ere.

2.3. Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte izangaiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, www.nafarroa.eus helbidean, nabigazio bide honi jarraituz: “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak”, deialdi honen fitxan sartuta.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 41,60 euroko tasa ordaindu beharko da.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Deialdia argitaratzen den egunerako, lan eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramaten pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez izatea, hilean zenbatuta.

Aurreko b) paragrafoan aurreikusitako salbuespena honela frogatu beharko da:

–Lan eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

–Interesdunaren erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da ez duela lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik, hilean zenbatuta. Hori egiteko, deialdiaren fitxan dagoen eredua aurkeztu beharko da, edo deialdian parte hartzeko eskaeran berean horretarako dagoen tokian idatzi.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–3.3.b) ataleko kasuagatik tasa ordaintzetik salbuetsita daudenek enplegu bulegoak luzatutako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, baita errentarik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena ere (biak ala biak aurreko atalean aipatutako agiriak). Errentei buruzko adierazpen hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, eskaeran ez bada adierazi horretarako utzi den tokian.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 atalean jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Lehendakaria: Amaia Goñi Lacabe andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoko zuzendari nagusia.

–Ordezko epaimahaiburua: Joseba Asiain Albisu jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia.

–Epaimahaikidea: Pilar Álvarez Asiain andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

–Ordezko epaimahaikidea: Fermín Casado Leoz jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Lan Harremanen eta Prestazio Sozialen Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Juan de Pablo Fernández jauna Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

–Ordezko epaimahaikidea: Sonia Soret Eguiluz andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Bateraezintasunen Araubidearen eta Langileria Irizpideen Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Lourdes Moreno Santiago andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Pablo Azpiroz Iribas jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikide-idazkaria: María Pilar Goñi Muro andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria.

–Ordezko epaimahaikide-idazkaria: Virginia Marín Fernández andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Ataleko burua.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruan sortzen diren arazoak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2021eko azarotik aitzina hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du aditzera, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den ere.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskaeran azaltzen dutenaren arabera.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

Proba teorikoa izanen da. Test motako 100 galderari –gehienez– erantzun beharko zaie idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba hau egiteko.

Lehenbiziko proba honetan, gehienez ere, 30 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik, gailu elektronikorik, hiztegirik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.2. Bigarren proba:

Ariketa teorikoa izanen da, eta bertan izangaiek bi gai garatu beharko dituzte, bat I. eranskineko 2. zatiko (Zuzenbide Administratibo Orokorra) gai zerrendakoa, eta bestea 3. zatikoa (Nafarroako Zuzenbide Publikoa). Epaimahaiak gai zerrendako zati bakoitzetik bi gai aterako ditu zozketaz, eta izangaiek bietako bat garatu beharko dute, nahi dutena.

Proba idatzi hori egiteko 4 ordu izanen dira gehienez.

Bigarren proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Gai bakoitzak gehienez ere 15 puntuko balorazioa izanen du.

Ondoren, izangaiek, epaimahaiaren aurreko ekitaldi publiko batean, irakurriko dituzte garatu dituzten gaiak. Ekitaldi horretan, epaimahaiak galderak egiten ahalko ditu garatutako gaiekin loturiko auziei buruz. Izangaiak ahoz erantzungo du, hamar minutuko gehieneko epean. Izangaiei dei eginen zaie beren ariketaren irakurketa publikoa egiteko epaimahaiaren aurrean. Eguna, ordua eta tokia emanen zaizkie. Probaren balorazioa bateratua izanen da, hau da, idatzizko zatia eta epaimahaiak egindako galderei ahoz emandako erantzuna osotara baloratuko dira.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, gai batean zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik, gailu elektronikorik, hiztegirik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.3. Hirugarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da. Proba horretan epaimahaiak planteatutako kasu praktikoei buruzko bi txosten edo irizpen juridiko idatzi beharko dira, I. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruz, eta lanpostuaren berezko funtzioak garatzeko beharrezkoak diren ezagutzekin loturikoak.

Proba idatzi hori egiteko 5 ordu izanen dira gehienez.

Hirugarren proban 40 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Kasu bakoitzean gehienez 20 puntu eman daitezke.

Ondoren, izangaiek, epaimahaiaren aurreko ekitaldi publiko batean, beren txosten edo irizpen juridikoak irakurriko dituzte. Ekitaldi horretan, epaimahaiak galderak egiten ahalko ditu kasu praktikoekin loturiko auziei buruz. Izangaiak ahoz erantzungo du, hamar minutuko gehieneko epean. Izangaiei dei eginen zaie beren ariketaren irakurketa publikoa egiteko epaimahaiaren aurrean. Eguna, ordua eta tokia emanen zaizkie. Probaren balorazioa bateratua izanen da, hau da, idatzizko zatia eta epaimahaiak egindako galderei ahoz emandako erantzuna osotara baloratuko dira.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, gai batean zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

Proba idatzia egiteko, izangaiek zilegi edukiko dute nahi dituzten lege testuak kontsultatzea, paper formatuan, baina iruzkin doktrinal edo jurisprudentzialik gabeak. Izangai bakoitzak eramanen ditu bere testuak. Proba egiteko unean, epaimahaiak mugak ezartzen ahal ditu testuen erabileran. Ezin izanen da beste edozein testu edo dokumentazio kontsultatu, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik erabili ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.4. Proba bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren fitxaren barruan) eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan, izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten pertsonen zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera banatuta. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsen hautaketaren tramiteak egiteko.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehenengo proban eta bigarrenean lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.

Halarik ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak jendaurrean eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Alfabetoaren bi letra aterako dira ausaz, eta berdinketak ebatziko dira lehen deituraren ordena alfabetikoari jarraikiz, ateratzen diren bi letra horietatik abiatuta. Horren ondorioetarako, ZZ letren atzetik AA letrak hartuko dira. Ezein izangairen lehenengo deitura ez bada hasten ausaz ateratzen diren bi letra horiekin, ordena alfabetikoari jarraikiz hurrengoa den deitura hartuko da. Zozketaren emaitzak Nafarroako Gobernuaren webgunean eta iragarki-taulan jarriko dira jendaurrean.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek (zenbat lanpostu huts, beste hainbeste izangai), betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten ezartzen den bidea erabiliz:

a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten fotokopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) C1 euskara maila finkatua duen lanpostu elebidunen bat eskuratu nahi duten pertsonek eskatutako maila hori egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat aurkeztu beharko dute. Titulua edo ziurtagiria bat etorri beharko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotako tituluen zerrendan (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da, deialdi honen 2.1.4 atalean xedatutakoaren arabera.

8.2. Tramite hori egin eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangai bakoitzak jakinaraziko du, horretarako ezarritako epearen barrenean, lanpostu hutsak betetzeko daukan lehentasun-hurrenkera.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna duten izangaien salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan, probak gainditu eta eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak egonen dira.

Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian aurreikusitakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epearen barnean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko aitorpena edo aitorpen solemnea, adieraziz ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin egin edo hitzematea errespetatuko duela Nafarroako Foru Eraentza, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, aurreko apartatuko dokumentazioaz gainera, jatorrizko administrazioan jarduneko zerbitzuan daudela frogatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan, 7. eta 8. oinarrietan aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, betiere huts geratu den lanpostuaren bete beharreko baldintzak betetzen baditu, eta horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, indarra duten xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren arabera (urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie zuzenean.

10.6. Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat esku-
ratzeko.

11.–Jarduketen publizitatea.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko iragarki-taulan argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus, “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak” aukeratuta.

12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin bat, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

1) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda.

2) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda, honako hauek osatuko baitute:

a) Hautapen prozesuko probaren bat gainditu duten izangaiak.

b) Hautapen prozesuko lehen probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortzen duten izangaiak.

12.2. Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda eta lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsiko dira.

Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena, handienetik txikienera. Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrendan, berriz, irizpide hauek erabiliko dira ordena finkatzeko: lehenbizi, prozesuan gainditutako proba kopurua (proba gehien gainditzen dutenak aurretik), eta bigarrenik, gainditutako probetan lortutako puntuazio guztien batura, salbu eta aurreko ataleko b) letran ezarritakoa; izan ere, kasu horretan lehenengo proban lortutako puntuazioa hartuko da aintzat.

Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan, 7.2 oinarrian proben puntuazioari eta zozketari buruz aipatzen direnak, hain zuzen.

12.3. Izangaiei lanerako deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

12.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuz.

Sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onartu baino lehen, epe bat irekiko da euskara maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

12.5. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

13.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatzeko eta ondoko funtzionamendurako, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio, edo zerrendak indarrean daudenean indarra duen foru aginduan xedatutakoari; izan ere, foru agindu horren bidez, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa).

13.2. Oposizio deialdiaren amaierako emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onar ditzan eremu horretan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

13.3. Eremuak, kontratazio motak eta aukerak hautatzea.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskabidean izangaiek adierazi beharko dute zer eremu eta zer kontratazio mota aukeratzen duten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.

Era berean, deialdiaren azkeneko emaitzak argitaratu eta gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hamar egun balioduneko epea irekiko du izangaiek hasieran egindako hautapena murriztu edo zabaldu dezaten eta, orobat, kontratazio zerrendetan sartzeko erakunde horrek zehazten duen dokumentazioa aurkez dezaten.

Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira aldi baterako kontrataziorako: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako. Zerrenda bakoitzerako, izangaiek gehieneko eremu kopuru bat aukeratzen ahalko dute, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduak ezartzen duenarekin bat etorriz.

Hori hala izanik ere, hautapen prozesua gainditu baina lanposturik lortzen ez duten izangaiak lan eremu guztietako zerrendetan egonen dira, kontratazio luzeetarako, salbu eta eskatzen badute zentro edo unitate baterako edo gehiagotarako kontratazio zerrendetatik ateratzea. Horretarako, hamar eguneko epea izanen dute dagokion deialdiaren behin betiko emaitzak argitaratu eta biharamunetik hasita. Iraupen laburreko zerrendak aukeratzeko, nahi dituzten eremu/aukera guztiak hauta ditzakete izangai horiek, inolako mugarik gabe.

Izangaiek bere burua baztertzen ahalko dute deialditik eskaintzen den kontratuaren lanaldia heren batekoa edo hortik beherakoa denean.

13.4. Kontratazio zerrenda horietan sartzen diren izangaiek deialdiaren 2.1.1 oinarrian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez dutenak kontratazio zerrendatik kanpo utziko dira.

13.5. Izangaiaren desgaitasuna aldi baterako kontratazioaren bidez bete beharreko lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatu beharra:

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eskumena duen unitateak eskatuta.

14.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko izangaien zerrendak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan lanpostuan aritzeko aldi baterako barne igoerako zerrendak prestatzeko eta erabiltzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duena, bete beharko da, baita zerrenda horiek indarra hartzen dutenean foru dekretu hori garatzen duen eta indarra duen araudia ere.

Oposizio deialdiaren amaierako emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onar ditzan eremu horretan aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskabidean, izangaiek adieraziko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko zerrendetan egon nahi dutela, erakunde autonomoak aintzat har ditzan zerrendak prestatzeari begira.

Aldi baterako barne igoerako zerrendetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatua egotea eta 2.1.1 oinarrian lanpostu horretarako eskatzen diren baldintzak betetzea.

Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren lehenengo proba gainditu beharko da.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak prestatuko eta onetsiko ditu mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

15.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

15.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatzeko eta ondoko funtzionamendurako, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio, edo zerrendak indarrean daudenean indarra duen foru aginduan xedatutakoari; izan ere, foru agindu horren bidez, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa).

15.2. Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda –oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak erakusten dituena– bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretako aldi baterako izangaien zerrendak presta eta onets ditzan.

15.3. Kontratazio motak eta aukerak hautatzea.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskabidean izangaiek aukeratu beharko dute zer kontratazio mota nahiago duten, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.

Era berean, deialdiaren azkeneko emaitzak argitaratu eta gero, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak hamar egun balioduneko epea irekiko du izangaiek hasieran egindako hautapena aldatu, murriztu edo zabaldu dezaten eta, orobat, kontratazio zerrendetan sartzeko erakunde horrek zehazten duen dokumentazioa aurkez dezaten.

Aldi baterako kontratazioetarako bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

Izangaiek bere burua baztertzen ahalko dute deialditik eskaintzen den kontratuaren lanaldia heren batekoa edo hortik beherakoa denean.

15.4. Kontratazio zerrenda horietan sartzen diren izangaiek deialdiaren 2.1.1 oinarrian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez dutenak kontratazio zerrendatik kanpo utziko dira.

15.5. Izangaiaren desgaitasuna aldi baterako kontratazioaren bidez bete beharreko lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatu beharra:

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan eskumena duen unitateak eskatuta.

16.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne igoeran aritzeko izangaien zerrenda.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan lanpostuan aritzeko aldi baterako barne igoerako zerrendak prestatzeko eta erabiltzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua bete beharko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duena, baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretua garatzeko indarra duen araudia ere.

Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda –oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak erakusten dituena– bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretako aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak presta ditzan.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskabidean, izangaiek adieraziko dute Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne igoeran aritzeko zerrendetan egon nahi dutela, erakunde autonomoak aintzat har ditzan zerrendak prestatzeari begira.

Aldi baterako barne igoerako zerrenda horietan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langile finkoak izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatuta egotea eta 2.1.1 oinarrian lanpostu horretarako eskatzen diren baldintzak betetzea.

Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren lehenengo proba gainditu beharko da.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak prestatu eta onetsiko ditu, mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

17.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2020ko abenduaren batean. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. zatia–Zuzenbide konstituzionala, Europar Batasuna eta lan zuzenbidea.

1. gaia.–Espainiako zuzenbide publikoaren iturburuak: aipamena, antolaketa eta printzipioak. Konstituzioa arau juridiko gisa. Zuzenbide publikoaren beste iturburu batzuk: nazioarteko itunak. Zuzenbidearen printzipio orokorrak. Jurisprudentzia. Usadioa Zuzenbide Publikoan.

2. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa. Egiteko prozesua. Ezaugarriak. Egitura. Konstituzioaren printzipioak. Zuzenbide-estatu sozial eta demokratikoa. Espainiako Konstituzioaren balore nagusiak eta 9. artikuluko printzipioak. Konstituzioaren erreforma.

3. gaia.–Herritarren eskubide eta betebeharrak Konstituzioan Funtsezko eskubideak eta askatasun publikoak Espainiako Konstituzioan. Eskubide eta betebehar arruntak. Politika sozial eta ekonomikoaren printzipio gidariak. Espainian dauden atzerritarren eskubideak eta askatasunak.

4. gaia.–Monarkia parlamentarioa. Koroa: esanahia eta eskudantziak. Berrespena.

5. gaia.–Demokrazia ordezkatzailea Hauteskunde sistemak. Espainiako hauteskunde sistema. Hauteskunde auzia.

6. gaia.–Demokrazia zuzenaren instituzioak. Erdi-zuzeneko demokraziaren instituzioak: herri ekimena eta erreferenduma Espainiako Konstituzio Zuzenbidean. Herritarren parte-hartze demokratikoa.

7. gaia.–Aniztasun politikoa Alderdi politikoak. Aniztasun sindikala. Sindikatuak. Aniztasun soziala eta ekonomikoa Espainiako Konstituzioan onartzeko bertze modu batzuk.

8. gaia.–Legea. Kontzeptua eta motak. Lege erreserba. Lege dekretuak eta legegintzako dekretuak.

9. gaia.–Gorte Nagusiak Diputatuen Kongresua eta Senatua: osaera eta eginkizunak. Ganberen funtzionamendua: Legeak prestatu, eztabaidatu eta onesteko prozedura.

10. gaia.–Gobernua Espainiako konstituzio sistemaren egunkizunak eta ahalmenak. Gobernuaren eta haren lehendakariaren osaera, izendapena eta kargugabetzea. Gobernuaren eta Gorte Nagusien arteko harremanak.

11. gaia.–Estatuaren lurralde antolaketa. Autonomia erkidegoak. Autonomia estatutuak. Eskumenen banaketa Estatuaren eta autonomia erkidegoen artean. Estatuak autonomia erkidegoen gainean duen kontrola.

12. gaia.–Estatuaren eta autonomia erkidegoen legegintza ahalmena. Estatuko antolamenduaren eta antolamendu autonomikoaren arteko harreman sistemak. Lege oinarrizkoak, esparru legeak, transferentzia edo eskuordetze legeak eta harmonizazio legeak. Autonomia erkidegoetako legeak.

13. gaia.–Konstituzio Auzitegia. Haren jarrera erakunde konstituzional gisa. Osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Eskumenak.

14. gaia.–Justizia konstituzionala. Konstituzioa auzitegietan defendatzeko ereduak. Defentsa jurisdikzionala 1978ko Konstituzioan. Lege mailako arauen konstituzionaltasunaren gaineko kontrola: konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa eta konstituziokontrakotasuneko auzia. Nazioarteko itunen aldez aurreko kontrola.

15. gaia.–Gatazka konstituzionalak Estatuko organoen artean Eskumenaren gaineko gatazka konstituzionalak estatuko organo zentralen eta autonomia erkidegoen artean eta erkidegoen artean. Autonomia erkidegoen xedapen eta ebazpenak aurkaratzea. Tokiko autonomia defendatzeko gatazkak.

16. gaia.–Botere judiziala. Eginkizun judiziala 1978ko Konstituzioan. Botere eta funtzio judizialaren antolakuntza eta funtzionamendurako printzipio konstituzionalak. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia. Fiskaltza.

17. gaia.–Eskubideen babes judiziala Konstituzioan. Bide judiziala. Prozedura sumarioa eta lehentasunezkoa. Konstituzioaren babes-errekurtsoa. Giza Eskubideen Europako Auzitegiari zuzendutako errekurtsoa. ‘’Habeas corpus’’-a.

18. gaia.–Europar Batasunaren prozesua. Aurrekariak, helburuak eta izaera juridikoa. Erkidegoko zuzenbide jatorrizkoa: eratzeko eta aldatzeko itunak. Erkidegoko zuzenbide eratorria: erregelamenduak, zuzentarauak eta bestelako iturburuak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko harremanak.

19. gaia.–Europar Batasunaren antolamendua. Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europako Batzordea. Kontseilua (ministroena). Justizia Auzitegia. Europako Banku Zentrala. Beste erakunde batzuk.

20. gaia.–Europar Batasuneko herritarren eskubide eta askatasunak Europako hiritartasuna. Salgaien zirkulazio askea eta merkataritza-politika erkidea. Kokatzeko eta zerbitzuak emateko askatasuna. Langileen zirkulazio askea. Gizarte politika eta enplegua.

21. gaia.–Europako Erkidegoaren finantzabideak Europako Erkidegoaren finantzazioa: erkidegoaren aurrekontua. Estatuaren laguntzak, bai eta Europar Batasunak egiten duen haien kontrola ere. Egitura funtsak.

22. gaia.–Lan arloko zuzenbidea Izaera eta ezaugarriak. Lan harremana arautzen duten oinarrizko printzipioak. Lan-zuzenbidearen iturburuak. Langileen Estatutua. Lan hitzarmen kolektiboak.

23. gaia.–Lan kontratua: kontzeptua, izaera eta motak. Lan kontratazioa administrazio publikoetan. Lan-kontratua etetea eta amaitzea: arrazoiak. Lanetik bidaltzea.

24. gaia.–Gizarte Segurantza: arau orokorrak eta aplikazio esparrua. Entitate kudeatzaileak, zerbitzu komunak eta entitate laguntzaileak. Gizarte Segurantzaren araubide orokorra: Aplikazio esparrua. Afiliazioa eta kotizazioa. Babes ekintzaren alderdi komunak. Prestazioen araubide orokorra.

2. zatia–Zuzenbide Administratibo Orokorra.

1. gaia.–Administrazio Publikoa 1978ko Espainiako Konstituzioan. Txertaketa botere betearazlean. Konstituzioko printzipioak antolakuntzari eta funtzionamenduari dagokienez. Administrazio Publikoa eta Zuzenbidea. Legezkotasunaren printzipioa. Araututako ahalmenak eta zuhurtziarakoak. Administrazio publikoa eta jurisdikzioa: autotutoretza printzipioa.

2. gaia.–Administrazio publikoaren erregelamendu-ahalmena Erregelamendua. Kontzeptua eta motak. Legearen eta erregelamenduaren arteko erlazioak. Erregelamendu ahalmenaren mugak. Legez kanpoko erregelamenduen kontrako defentsa juridikoa. 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

3. gaia.–Pertsona juridiko publikoak. Ente publikoen tipologia Espainiako antolamendu juridikoan. Ente publikoen ahalmena. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: atariko titulua: xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. I. kapitulua: Xedapen orokorrak.

4. gaia.–Administrazio organoak. Kontzeptua, osagaiak eta motak. Antolaketa. Antolatzeko ahalmena: sortzea, aldatzea eta ezabatzea. Eskumena. Administrazio Publikoetako kide anitzeko organoak: funtzionamendua.

5. gaia.–Erlazio juridiko administratiboa. Kontzeptua, izaerak eta elementuak. Erlazio juridiko administratiboen sorrera, aldaketa eta iraungipena. Egoera juridiko subjektiboak Zuzenbide Administratiboan. Administrazio ahalmenak. Administrazio-jarduera diskrezionala eta bere mugak. Diskrezionalitatea kontrolatzeko bideak. Kontzeptu juridiko zehaztugabeak. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. atariko titulua: xedapen orokorrak.

6. gaia.–Herritarra administratu gisa. Administrazio prozeduretako interesdunak. Kontzeptua eta motak. Jarduteko gaitasuna. Ordezkaritza. Administrazio-prozedurako interesdunen identifikazioa eta sinadura.

7. gaia.–Administrazio publikoen jarduketaren arau orokorrak: Herritarrek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzeko eskubidea eta betebeharra. Prozeduretako hizkuntza. Pertsonen parte-hartzea. Pertsonen agertzea. Interesdunek prozedurara ekarritako agiriak.

8. gaia.–Administrazio publikoen jarduketaren arau orokorrak: Erregistroak. Dokumentuak artxibatzea. Tramitazioaren erantzukizuna. Administrazio publikoek egindako dokumentuak. Administrazio publikoek eginiko kopien baliozkotasuna eta eraginkortasuna.

9. gaia.–Administrazio publikoen jarduketaren arau orokorrak: denbora zenbatzea. Epe-mugak eta epeak. Preskripzioa. Iraungitzea.

10. gaia.–Administrazio publikoen jarduketaren arau orokorrak: ebatzi beharra. Erantzuteko gehieneko epea etetea. Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea luzatzea. Administrazioaren isiltasuna interesdunek eskatuta hasitako prozeduretan. Ebazpen espresurik ez izatea ofizioz abiatutako prozeduretan.

11. gaia.–Administrazio egintzak. kontzeptua. Administrazioaren egintza motak. Administrazioaren egintzen elementuak. Administrazioaren egintzen bete beharrekoak.

12. gaia.–Administrazioaren egintzen eraginkortasuna Ondorioak. Jakinarazpena. Argitalpena.

13. gaia.–Administrazio prozedura erkidea (I): Kontzeptua eta izaera. Prozeduraren bermeak. Abstenitzea eta errekusatzea.

14. gaia.–Administrazio prozedura erkidea (II): Prozedura abiaraztea.

15. gaia.–Administrazio prozedura erkidea (III): Antolamendua. Instrukzioa.

16. gaia.–Administrazio prozedura erkidea (IV): Prozeduraren bukaera. Amaiera-egintzak. Itundutako amaiera. Ebazpena. Atzera egitea eta uko egitea. Iraungitze-data.

17. gaia.–Administrazio prozedura erkidea (V): Administrazio egintzak betetzea.

18. gaia.-Egintza administratiboaren baliogabetasunaren teoria. Administrazioaren egintzen deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak bide administratiboan berrikustea. Ofiziozko berrikuspena. Erreferentzia berezia lege honi: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

19. gaia.–Errekurtso administratiboak Printzipio orokorrak. Gora jotzeko errekurtsoa. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa. Berrikuspen-errekurtso berezia. Erreferentzia berezia lege honi: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

20. gaia.–Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa: Administrazioarekiko auzien jurisdikzioko ordena. Esparrua. Organoak eta eskumenak. Alderdiak.

21. gaia.–Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa: Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren xedea. administrazioarekiko auzien prozedura: lehen auzialdian edo auzialdi bakarrean eta laburtua. Epaia eta horren betearaztea.

22. gaia.–Administrazio ekintzaren formak. Sustapena eta bere bitartekoak. Mugapenaren jarduera administratiboa. Haren oinarriak. Mugatzeko jardueraren adierazpideak.

23. gaia.–Administrazioaren zehapen ahalmena. Printzipio orokorrak. Zehapen prozedura. Erreferentzia berezia lege honi: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

24. gaia.–Espainiarren eskubideen gaineko administrazio baldintzak. Herritarren Segurtasunari buruzko Lege Organikoa: Xedapen orokorrak. Dokumentazioa eta identifikazio pertsonala. Eskubideen etendura eta salbuespen egoerak. Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko Foru Legearen aipamen berezia.

25. gaia.–Nahitaezko desjabetzea. Kontzeptua. Elementuak. Desjabetzeko prozedura. Prozedura bereziei buruzko aipamena. Partikularraren bermeak.

26. gaia.–Zerbitzu publikoa. Zerbitzu publikoak kudeatzeko moduak. Zuzeneko kudeaketa. Sozietate publikoak. Fundazio publikoak.

27. gaia.–Administrazio publikoaren ondareko erantzukizuna. Erreferentzia berezia lege honi: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

28. gaia.–Datu pertsonalen babesa Europan eta Espainian. Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalen bermerako Lege Organikoa

29. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: I. titulua: Estatuko Administrazio Orokorra: Antolaketa administratiboa. Ministerioak. Lurraldeetako organoak.

30. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: III. titulua: Administrazioen arteko erlazioak.

III. zatia.–Nafarroako Zuzenbide Publikoa.

1. gaia.–Nafarroako foru araubidea. Bilakaera (1512-1982) Nafarroa, erresumatik foru komunitatera. Foruen legeen aipamen berezia; batez ere, 1841eko Lege Itundua.

2. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa. Egiteko prozesua. Izaera eta esanahia. Atariko titulua. Erreforma.

3. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Osaera, antolaketa eta eginkizunak. Parlamentuak Gobernua kontrolatzeko duen eginkizuna.

4. gaia.–Legegintzako ekimena. Foru legeak. Izaera eta motak. Legegintzako prozedura. Legegintzako foru dekretuak. Harmonizazio tributarioko legegintzako foru dekretuak.

5. gaia.–Nafarroako Justizia Administrazioa. Antolaketa. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia. Nafarroako Foru Komunitateak estatuarekin eta autonomia erkidegoekin dituen harremanak.

6. gaia.–Nafarroako Kontuen Ganbera. Antolaketa eta eskumenak. Erresumako Kontuen Auzitegiarekin dituen harremanak.

7. gaia.–Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioa edo Nafarroako Foru Berria. Elaborazioa eta erreformatzeko prozedura. Nafarroako Zuzenbide zibilaren iturriak. Foru izaera zibila.

8. gaia.–Euskara Nafarroako Foru Komunitatean. Euskararen Foru Legea eta haren erregelamenduak.

9. gaia.–Nafarroako Gobernua. Osaera, izendapena, eratzea eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, parlamentuaren kontrola eta Nafarroako Parlamentua desegitea.

10. gaia–Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Hautatzea, izendatzea, ordeztea, kargu-uztea eta aldatzea. Eskudantziak. Lehendakariordeak eta kontseilariak.

11. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa (I): 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Foru Administrazio Publikoaren araubide orokorra.

12. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa (II): III. titulua. Foru Administrazio Publikoaren eta Foru-sektore publiko instituzionalaren antolaketa.

13. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa (III): IV. titulua. Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

14. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa (IV): V. titulua. Administrazioen arteko erlazioak.

15. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa (V): VI. titulua. Administrazio jarduketaren arau orokorrak herritarrekiko harremanetan: Pertsonen eskubideak eta administrazioaren betebeharrak.

16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua. 12/2019 Foru Legea, martxoaren 22koa, Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzkoa.

17. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. Erreferentzia berezia lege honi: 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.

18. gaia.–12/2018 Foru Legea, ekainaren 14koa, Irisgarritasun Unibertsalari buruzkoa.

19. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko organo aholku-emaileak: Izaera, motak, ezaugarriak eta eginkizunak. Nafarroaren Kontseilua: osaera, antolamendua, ahalmenak eta funtzionamendua. Legeen bidez sortutako bestelako organo aholku-emaileak.

20. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa. Sorrera eta justifikazioa. Erakundearen izaera. Hautatzea, kargu-uztea eta ordeztea. Prerrogatibak eta bateraezintasunak. Eskumenak. Erakundearen funtzionamendua. Parlamentuarekin eta Gorte Nagusiek izendatutako arartekoarekin dituen harremanak.

21. gaia.–Nafarroaren eskumenak. Haien antolamendua Foruaren hobekuntzan: sailkapena eta printzipioak. Estatuko Administrazioarekiko erlazioak. Lankidetza hitzarmen eta akordioak autonomia erkidegoekin. Transferentzien Batzarra.

22. gaia.–Hitzarmen ekonomikoaren araubidea Hitzarmen ekonomikoak: historia eta izaera juridikoa. Nafarroako zerga autonomiaren printzipioak. Egun Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean dagoen hitzarmen ekonomikoa.

23. gaia.–Nafarroako Ogasun Publikoa. Araubide juridikoa. Eskubideak eta betebeharrak. Kontrola: esku-hartzea eta finantza-kontrola. Erantzukizunen erregimena.

24. gaia.–Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Printzipio orokorrak. Edukia, prestatzea eta onespena. Kredituak eta aldaketak. Aurrekontuen exekuzioa eta likidazioa.

25. gaia.–Gastu publikoa: printzipio konstituzionalak gai honetan. Diru-sarrera publikoak: sailkapena. Zor publikoa: kontzeptua, motak eta araubide juridikoa.

26. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko zerga antolamendua. Tributu arloko arauak: printzipio orokorrak eta aplikazioa. Tributuak: Motak eta elementuak: zerga-egitatea, zergapekoak. Tributuen kudeaketa Nafarroan: Tributuak kudeatzeko prozedura. Egintzen berrikuspena administrazio bidean. Tributu arloko arau-hauste eta zehapenak.

27. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzei buruzko araubide orokorra.

28. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (I): aplikazio eremua eta arau orokorrak. Botere adjudikaziodunak. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa.

29. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (II): Kontratu kudeaketarako printzipioak eta arauak. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.

30. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (III): Kontratuak betearaztea. Erreklamazioak eta lizitazioen kontrolerako beste neurri batzuk.

31. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (IV): Administrazio Publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak.

32. gaia.–Nafarroako ondarea. Kontzeptua eta sailkapena. Ondarea kudeatzeko printzipioak. Eskuratzea, besterentzea eta lagatzea. Ondarea babestu eta defendatzea. Afektazioa, aldaketa demaniala eta atxikipena. Jabari publikoa. Jabari pribatua. Enpresen ondare publikoa.

33. gaia.–Funtzio Publikoa. Konstituzio printzipioak. Nafarroako Foru Komunitateak arlo horretan duen eskumen historikoa. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. Aplikazio eremua, salbuespenak eta langile motak. Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza eta osasun arloetako langileei buruzko aipamena. Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileak.

34. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren langileak (I): Lanean hastea: Deialdia. Hautapen sistemak. Hautapen organoak. Hautapen prozedurak. Mailak eta graduak. Administrazio karrera. Egoera administratiboak.

35. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren langileak (II): Lanpostuak betetzea: merezimendu-lehiaketa. Izendapen askea. Behin-behineko adjudikazioa. Bitarte baterako betetzea. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Diziplina araubidea. Ordezkaritza organoak, negoziazio kolektiboa eta parte-hartzea lan baldintzak zehazterakoan.

36. gaia.–Nafarroaren eskumenak segurtasun publikoaren arloan. Foruzaingoa. Nafarroako Foru Komunitateko araudia polizien gaian. Segurtasun Batzarra.

37. gaia.–Nafarroako toki entitateak. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak toki administrazioaren arloan. Toki entitateen antolaketa eta administrazioa. Ondasunak. Udal zergak. Toki entitateek Nafarroako zergetan duten parte-hartzea.

38. gaia.–Nafarroako toki entitateen funtzionamendu araubidea. Informazioa eta herritarren parte-hartzea. Nafarroako toki entitateen jarduketen prozedura eta araubide juridikoa. Toki entitateen jarduketen aurkaratzea eta kontrola. Nafarroako Administrazio Auzitegia.

39. gaia.–Ingurumenaren babesa. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak. Nafarroako Foru Komunitateak ingurumena babestearen arloan duen araudia.

40. gaia.–Nafarroako eskumenak nekazaritza eta abeltzaintza arloetan. Nafarroako Foru Komunitateak landa garapenaren, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloetan duen araudia.

41. gaia.–Lurraldearen antolamendua eta hirigintza. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak. Erreferentzia berezia honi: 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua aldatzea, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

42. gaia.–Etxebizitzaren babesa Nafarroan. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak. Nafarroako Foru Komunitateak etxebizitza babestearen arloan duen araudia.

43. gaia.–Nafarroaren eskumenak obra publikoen, garraioaren eta komunikazioaren arloan. Nafarroako errepideen araubide juridikoa. Nafarroako Errepideei buruzko Foru Legea.

44. gaia.–Nafarroako eskumenak osasunaren arloan. Nafarroako Foru Komunitatearen osasun arloko araudia. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

45. gaia.–Gizarte zerbitzuen arloko foru araudia.

46.gaia.–Nafarroako merkataritza eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen arloko foru araudia. Turismoaren arloko foru araudia. Kulturaren arloko foru araudia.

II. ERANSKINA

Administrazio publikoko teknikariaren (arlo juridikoa) lanpostu hutsak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZAK

4199

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

FUNTZIO PUBLIKOKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

10090

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

FUNTZIO PUBLIKOKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

7439

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

FUNTZIO PUBLIKOKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

7948

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

5441

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

6933

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

1772

LURRALDE KOHESIORAKO DEP.

HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

7513

LURRALDE KOHESIORAKO DEP.

GARRAIO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

7514

LURRALDE KOHESIORAKO DEP.

GARRAIO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

7005

LURRALDE KOHESIORAKO DEP.

GARRAIO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

8022

LURRALDE KOHESIORAKO DEP.

GARRAIO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

7270

LURRALDE KOHESIORAKO DEP.

LURRALDE KOHESIORAKO ITN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

10473

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

KONTU-HARTZE ETA KONTABILITATE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

10587

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

KONTU-HARTZE ETA KONTABILITATE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

7222

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

3736

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEP.

ENPRESA POLITIKAREN, NAZIOARTEKO PROIEKZIOAREN ETA LANAREN ZG

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

3799

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEP.

ENPRESA POLITIKAREN, NAZIOARTEKO PROIEKZIOAREN ETA LANAREN ZG

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

10216

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEP.

ENPRESA POLITIKAREN, NAZIOARTEKO PROIEKZIOAREN ETA LANAREN ZG

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

10218

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEP.

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMOKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

4053

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEP.

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMOKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

7446

MIGRAZIO POLITIKETAKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

JUSTIZIA ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

37398

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

37399

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

38024

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

36952

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZAKO ITN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

35073

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZA ITN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

7526

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

10383

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

ESKUBIDE SOZIALETAKO ITN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

7949

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

ESKUBIDE SOZIALETAKO ITN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

71424

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

O-NOZeko FUNTZIONARIOA

IRUÑA

70946

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

O-NOZeko FUNTZIONARIOA

IRUÑA

10551

HERRITARREKIKO HARREMANETAKO DEP

BAKEAREN, BIZIKIDETZAREN ETA GIZA ESKUBIDEEN ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

35966

HERRITARREKIKO HARREMANETAKO DEP

EUSKARABIDEA/EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EUSKARA, C1

6913

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEP.

TELEKOMUNIKAZIOETAKO ETA DIGITALIZAZIOKO ZG

FUNTZIONARIOA

SARRIGUREN

5865

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO ITN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

7166

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO ITN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

F2014939

Iragarkiaren kodea: F2014939