291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 448/2020 Prozedura

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den Oinarrizko Eskubideen gaineko 0000448/2020 Prozeduran, 182/2020 Autoa eman da 2020ko azaroaren 18an, eta 184/2020 Autoa, 2020ko azaroaren 20an. Bi ebazpenak irmo geratu dira. Hona hemen haien aurrekariak eta xedapen zatia, hitzez hitz:

“182/2020 Autoa.

Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja jauna. Magistratuak: Raquel Hermela Reyes Martínez andrea. Antonio Sánchez Ibáñez jauna.

Iruñean, 2020ko azaroaren 18an.

Aurrekariak:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Foru Komunitateko aholkulari juridiko eta letraduak baimen judiziala eskatu du Osasuneko kontseilariaren azaroaren 16ko 59/2020 Foru Aginduan hartutako neurrietarako. Foru agindu horren bidez, luzatu eta zati batean aldatzen da Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 57/2020 Foru Agindua, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu zituena Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz (geroago, 58/2020 Foru Aginduak ere aldatu zituen neurri horiek).

Bigarrena.–Fiskaltzari igorri zitzaion, txostena egin zezan berehala; 2020ko azaroaren 17an egin zuen, prozeduran ageri den emaitzarekin, eta ebazteko zain dago.

Xedapen zatia:

Salak erabakitzen du:

1. Baimena ematea Osasuneko kontseilariaren azaroaren 16ko 59/2020 Foru Aginduan jasotako osasun neurrietarako. Foru agindu horren bidez, luzatu eta zati batean aldatzen da Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 57/2020 Foru Agindua, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu zituena Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz (foru agindu hori aldatu zen azaroaren 4ko 58/2020 Foru Aginduaren bidez).

2. Administrazioak jakinarazi beharko dio Administrazioarekiko Auzien Sala honi berretsitako neurrien betearazpenean eragina duen edozein gorabehera, edo, kasua bada, neurri horiek kentzea eragiten duen beste edozein. Halaber, neurrien luzapena baimentzeko eskaera egin beharko du, osasun arloko administrazioak halakorik erabakitzen badu.

3. Ez dira espresuki ezartzen eragindako prozesuko kostuak.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdi guztiei, eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Halaxe erabaki, agindu eta sinatu dute idazpuruan adierazitako magistratuek, eta nik horren fede ematen dut.”

“184/2020 Autoa.

Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja jauna. Magistratuak: Raquel Hermela Reyes Martínez andrea. Antonio Sánchez Ibáñez jauna.

Iruñean, 2020ko azaroaren 20an.

Aurrekariak:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Foru Komunitateko aholkulari juridiko eta letraduak eskatu du judizialki berrets dadin Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariaren azaroaren 19ko 60/2020 Foru Agindua, zeinaren bidez zuzentzen baitira 59/2020 Foru Aginduko zenbait akats. Azken foru agindu hori baimendu da azaroaren 18ko 182/2020 Autoaren bidez (administrazioarekiko auzien sala honek eman du auto hori, Oinarrizko Eskubideen gaineko 448/2020 Prozeduran).

Bigarrena.–Fiskaltzari igorri zitzaion, txostena egin zezan berehala; 2020ko azaroaren 19an egin zuen, prozeduran ageri den emaitzarekin, eta ebazteko zain dago.

Xedapen zatia:

Salak erabakitzen du:

1. Baimentzea Osasuneko kontseilariaren azaroaren 19ko 60/2020 Foru Agindua, zeinaren bidez zuzentzen baitira 59/2020 Foru Aginduko zenbait akats. Foru agindu horren bidez, luzatzen da Osasuneko kontseilariaren 59/2020 Foru Aginduan jasotako osasun neurrien indarraldia, 2020ko azaroaren 19tik 2020ko abenduaren 2ra, biak barne, deusetan ukatu gabe neurri horiek luzatu, aldatu edo bertan behera utzi ahal izatea, pandemiaren bilakaeraren arabera.

2. Administrazioak jakinarazi beharko dio Administrazioarekiko Auzien Sala honi berretsitako neurrien betearazpenean eragina duen edozein gorabehera, edo, kasua bada, neurri horiek kentzea eragiten duen beste edozein. Halaber, neurrien luzapena baimentzeko eskaera egin beharko du, osasun arloko administrazioak halakorik erabakitzen badu.

3. Administrazioak txosten bat igorri beharko dio auzitegi honi, zazpi egun naturaleko epean, bilakaera epidemiologikoari eta hartutako neurrien eraginkortasunari buruz.

4. Ez dira espresuki ezartzen eragindako prozesuko kostuak.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdi guztiei, eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Halaxe erabaki, agindu eta sinatu dute idazpuruan adierazitako magistratuek, eta nik horren fede ematen dut.”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, jarraikiz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 artikuluan ezarritakoari.

Iruñean, 2020ko abenduaren 2an.–Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2014938