291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Utergako Udalak, 2020ko urriaren 6an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 2/2020 aurrekontu-aldaketa.

2/2020 aurrekontu-aldaketa: Balorazio txostenari buruzko aparteko kreditua.

Espedientea Idazkaritzan eta egoitza elektronikoan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Utergan, 2020ko urriaren 7an.–Alkate udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2015185