291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Egoitza elektronikoa sortzea

37/2020 Ebazpena:

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (hizpide du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa), eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure erakundearekin komunikatzeko.

Ikusirik eman dizkidaten ahalmenak.

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Erromantzatuko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.romanzado.es Erromantzatuko Udala da Interneteko domeinuaren jabea eta egoitzaren titularra.

Bigarrena.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Laugarrena.–Udalaren alor guztiei jakinaraztea, eta argitaratzea Erromantzatuko Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik hasita.

Erromantzatuko Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.

Erromantzatuan, 2020ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2014628