291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aldaketa, Udal igerilekuetako bainu zerbitzua erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Iragan da aldaketa-espedientearen informazio publikoaren tramitea (espedientearen xedea da aldatzea Udal igerilekuetako bainu zerbitzua erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza). Ekainaren 30eko osoko bilkuran onetsi zen hasierako onespena, eta argitaratu zen 2020ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 10ean, eta inork ez du haren kontrako alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide), behin betikoa bilakatu da, eta argitaratu egin behar da, nahitaezkoa baita. Hona hemen aldaketaren testu osoa:

65 urtetik gorakoak: denboraldiko 50 euro, erroldatu gabeak; eta denboraldiko 33 euro, erroldatuak. Hilabeteko (1) abonamendua: 36 euro erroldatuak ez daudenentzat.

19tik 64 urtera bitarte: 65, 43 eta 47, hurrenez hurren.

16tik 18 urtera bitarte: 50, 33 eta 36, hurrenez hurren.

9tik 15 urtera bitarte: 37, 24 eta 27, hurrenez hurren.

3ik 8 urtera bitarte: 13, 8 eta 10, hurrenez hurren.

Azken xedapenetako lehena.–Aldaketa honen ondorioak aplikatuko zaizkie aipatutako jabari publikoko okupazioei, ekainaren 30ean hasi eta denboraldia amaitzen denera arte egiten direnei, hain zuzen.

Azken xedapenetako bigarrena.–Aldaketa honen efektuek indarra galtzen dutenean, aldaketaren aurretik Udalak onetsita zeuzkan tarifak aplikatuko dira.

Azken xedapenetako hirugarrena.–Aldaketa honek indarra hartuko du haren testua oso-osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan, eta Estatuko edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioek toki entitateen egintza edo erabakiak indargabetzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.

Erriberrin, 2020ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Maite Garbayo.

Iragarkiaren kodea: L2014369