291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Ordenantza, arautzen duena Lagun egiteko animaliak eta arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzea.
Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza bat, arautzen duena Lagun egiteko animaliak eta arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzea.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide), ordenantzaren aldaketa onetsia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazio, kexa edo oharrak.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, behin betiko onetsirik geldituko da ordenantza, arautzen duena Lagun egiteko animaliak eta arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzea, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2020ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2014668