291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2021etik aurrerako karga-tasak, zergak eta tasak

Larraungo Udalak, 2020ko azaroaren 27an egindako osoko bilkuran, besteak beste, hau

ERABAKI ZUEN:

“1.–2021. urtetik aurrera karga-tasa hauek finkatzea:

Zergak

Kontribuzioa: %0,25.

Jarduera ekonomikoak: 1,2ko indizea aplikatzea guttieneko kuotei.

Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikulua, denboraldi bakoitzerako ezarritako guttieneko koefizienteak eta %15eko karga-tasa.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

Etxebizitza hutsen gaineko zerga, betiere, urriaren 31ko 31/2013 Foru Legeko Etxebizitza Hutsen Erregistroa sortzen bada (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikulua eta II. tituluko VIII. kapitulua aldatzen ditu lege horrek). Karga-tasak tarte hauen barrenean egon beharko du: %0,10, Etxebizitza Hutsen Erregistroan agertzen den lehenbiziko urtean; %0,50, Erregistroan agertzen den bigarren urtean; eta %1, Erregistroan agertzen den hirugarren urtean eta hurrengoetan. Karga-tasa bat bera izanen da udalerri osoan.

Tasak eta prezio publikoak

Ur hornidura: 50 zentimo/metro kubikoa.

Irekitzeko lizentziak ematea eta erantzukizunpeko aitorpenen ikuskapenak egitea: 100 euro.

Hirigintzako kontsultengatik txostenak egitea: 50 euro.

Banantzeak: 30 euro.

Internet konexioa Larraungo wifiaren biez: 30,25 euro hileko.

Iruñera doazen ikasleen garraioa: 1.067 euro ikasturte osoa (106,70 euro hileko).

Gainerako zerga, tasa eta prezio publikoak aurreko urtean bezala geldituko dira.

2.–Erabakia toki entitate honen iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Erabakiak 2021eko ilbeltzaren 1ean hartuko du indarra.”

Mugiron (Larraun), 2020ko abenduaren 2an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2015018