291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2021erako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Fontellasko Udalak, 2020ko azaroaren 12an egindako osoko bilkuran, aho batez onetsi zituen Fontellasko Udalaren langileen 2021ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Horretarako, honako arau hauei jarraiki zitzaien: 217/2020 Ebazpena, maiatzaren 18koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, egutegi ofiziala ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunetarako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremurako, eta Udalak komunikatutako jaiegunak.

Lehena.–Horrenbestez, honako hauek dira aste barreneko jaiegunak Udalaren zerbitzuko langileentzat, 2021. urterako:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Jaunaren agerkundea.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Irailaren 2a: Arrosarioko Andre Maria.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Egutegia arautzeko, horiez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen udal bulegoetan eta zerbitzu osagarrietan aritzen diren langileentzat: irailaren 3a, urriaren 11 eta abenduaren 7a.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da, bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuarekin.

Epeak kontatzeko, egun baliogabe deklaratzen dira 2021eko larunbat eta igande guztiak, baita goiko bi apartatuetan aipatutako egunak ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, 2020ko azaroaren 12an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta.

Iragarkiaren kodea: L2014588