291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

UE-A1 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzak 2020ko azaroaren 9an emandako 379/20 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi da Astraingo UE-A1 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 152. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gazolatzen, 2020ko azaroaren 9an.–Alkate udalburua, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2015027