291. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Prezio publikoen aldaketa Lagunak udal zerbitzuan 2021. urterako. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lagunak udal zerbitzuaren prezio publikoen aldaketa 2021. urterako.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin.

Barañainen, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2014569