288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2020ko azaroaren 25ean Lizarrako Los Llanos Kultura Etxean egin batzar orokor arruntean eta legezko quoruma zuela, besteak beste, hasiera batez onetsi zuen entitatearen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarreko bigarren aldaketa.

Espediente administratiboa bizilagunen nahiz interesdunen eskura egonen da Mankomunitatearen Idazkaritzan 15 egunez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazioak, oharrak eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluak ezartzen duenari jarraituz –aipatutako foru legea urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira aipatu epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).

Lizarran, 2020ko azaroaren 27an.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2015046