288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2020ko urriaren 9an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021erako aldaketa ordenantza batean, hain zuzen ere Etxeko laguntza-zerbitzua eta zerbitzu hori emateagatiko tasak arautzen dituen ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betikoz onetsiko da Etxeko laguntza-zerbitzuko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, eta aldaketak osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2020ko abenduaren 2an.–Mankomunitateko burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L2014841