288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Kultura eta Euskara Arloko Kontseiluaren Erregelamendua. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Zizur Nagusiko Kultura eta Euskara Arloko Kontseiluaren Erregelamendua.

Espediente hori jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, erregelamendua behin betiko onetsita geldituko da, eta testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2020ko abenduaren 2an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2014832