288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2020ko aurrekontuko 12., 13., 14., 15., 16. eta 17. aldaketak. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2020ko azaroaren 24an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen Udalaren urteko aurrekontuko aldaketa hauek: 12/2020, 13/2020, 14/2020, 15/2020, 16/2020 eta 17/2020.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Tafallan, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2014487