2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
2020ko 2009. aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Olorizko Udalak, 2020ko abenduaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2020. urteko aurrekontu orokor bakarrean 2009. aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin.
Epe horretan interesdun orok aztertu ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkeztu ahalko dira. Halaber, udal honen egoitza elektronikoan (http://oloriz.sedelectronica.es) egonen da interesdunen eskura.
Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragandakoan, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero.
Oloritzen, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.
Iragarkiaren kodea: L2014781