288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2020ko azaroaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2020 aldaketa 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, bizilagun eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Horrenbestez, argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Otsagabian, 2020ko azaroaren 25ean.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2014334