288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

500/2020 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baita urteko bigarren ordainketa, bigarren seihilekoari dagokiona, udalen musika eskolei dirulaguntzak emateko deialdian aurreikusitakoari jarraikiz. Deialdi hori apirilaren 30eko 117/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2020rako, eta abuztuaren 20ko 320/2020 Ebazpenaren bidez ebatzi. DDBN identifikazioa: 504692.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak abuztuaren 20an emandako 320/2020 Ebazpenaren bidez, ebatzi zen udal musika eskolentzako dirulaguntzen 2020ko deialdia, apirilaren 30eko 117/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zena.

2020ko azaroaren 15ean bukatu zen dirulaguntzaren onuradunek musika eskolen diru-sarrera eta gastuen aurrekontu partziala aurkezteko epea, zehazki, 2020ko azaroaren 1era arte exekutatu edo gauzatu dutena, musika eskolaren entitate titularraren organo eskudunak onetsita.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Arte Ikasketen Ataleko buruak txosten bat aurkeztu du 220ko azaroaren 18an, musika eskolen 2020ko funtzionamendu gastu orokorrak zati batean estaltzeko ordaindu beharreko dirulaguntzei buruz.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntzaren bigarren ordainketa egin dadila agintzea, entitate titular bakoitzari dagokion zenbatekoaren arabera, ebazpen honen eranskinarekin bat. Banatu beharreko diru-zenbatekoa, guztira, 1.499.999,88 eurokoa da, eta 2020ko aurrekontuetako “Musika eskolentzako dirulaguntza” izeneko 420001-42440-4609-322502 partidaren kargura ordainduko da (40004269 kontabilitate espedientea), apirilaren 30eko 117/2020 Ebazpenaren bidez 2020rako onetsitako eta abuztuaren 20ko 320/2020 Ebazpenaren bidez ebatzitako deialdian ezarritakoari jarraikiz.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Arte Ikasketen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Administrazio ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2020ko azaroaren 20an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA

Udal musika eskolentzako dirulaguntzak 2020. urterako

117/2020 Ebazpena, apirilaren 30ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana.

320/2020 Ebazpena, abuztuaren 20koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana.

IFZ

ENTITATE TITULARRA

2. ORDAINKETA
(eurotan)

P3100600J

Ablitasko Udala

7.411,66

G31213598

Altsasuko Udalaren Musika Patronatua

16.553,51

P3132500D

Antsoaingo Udala

25.672,23

P3101900C

Agoizko Musika Eskolaren Patronatua

13.219,79

G31282619

Artaxoako Udalaren Musika Patronatua

6.770,97

P3104200E

Azagrako Udala

17.527,91

P3138600F

Barañaingo Udala

112.472,00

G31255037

Berako Udalaren “Isidoro Fagoaga” Musika Patronatua

25.426,17

P3190300H

Berriozarko Udala

33.963,91

P3105702I

Buñuelgo Udalaren Musika Patronatua

2.909,24

G31115744

Burlatako eta Atarrabiako Udalen Musika Patronatua

91.213,31

G31279342

Zarrakazteluko Udalaren Musika Patronatua

4.959,17

V31794910

Castejongo Musika Eskola erakunde autonomoa

14.732,56

P3107100D

Cintruenigoko Udala

29.906,68

P3107600C

Corellako Udala

23.046,15

G31500358

Doneztebeko Udalaren Musika Patronatua

5.849,54

P3108500D

Eguesibarko Udala

60.053,90

P3105000H

Baztango Udala

16.646,69

P3109600A

Lizarrako Udala

31.098,50

G31255128

Etxarri Aranazko Udalaren Musika Patronatua

14.038,90

P3174900E

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordea

6.781,32

P3110500J

Fontellasko Udala

7.330,04

P3111300D

Garinoaingo Udala

9.646,71

G31226624

Garraldako “Orreaga” Musika Eskolaren Patronatua

80.066,58

G31208101

Uharteko Udalaren Musika Patronatua

32.980,36

P3190400F

Irurtzungo Udala

14.090,66

P3113700C

Lakuntzako Udala

14.129,66

P3155300A

Lekunberriko Udala

46.960,77

P3115100D

Leringo Udala

2.712,53

P3115200B

Lesakako Udala

9.731,98

P3115600C

Lodosako Udala

11.532,22

G31255177

Irunberriko Udalaren Musika Patronatua

9.431,74

P3157869C

Martzillako Udalaren Musika Patronatua

34.476,05

P3116900F

Milagroko Udala

29.040,00

P3117600A

Murchanteko Udala

13.782,90

P3102300E

Mutiloako Udala

53.790,23

P3108801F

Noaingo Udalaren Musika Patronatua

46.056,41

P3118901B

Olaztiko Udalaren Musika Patronatua

2.319,11

P3119100J

Erriberriko Udala

29.109,48

P3120100G

Iruñeko Udala

178.003,41

G31279086

Azkoiengo Udalaren Musika Patronatua

28.129,56

P3120601D

Garesko Udalaren Musika Sustatzeko Patronatua

18.635,70

G31667918

Ribaforadako Udalaren Musika Patronatua

26.680,12

G31368020

Erronkariko Udalaren Musika Patronatua

2.785,00

P3121501E

San Adriango Musika Eskola erakunde autonomoa

22.506,58

G31272172

Zangozako Udalaren Musika Patronatua

42.879,20

P3122700B

Tafallako Udala

54.367,59

P3123200B

Tuterako Udala

63.578,82

G31462682

Alesbesko Udalaren Musika Patronatua

9.900,00

G31471873

Zizur Nagusiko Udalaren Musika Patronatua

45.092,36

GUZTIRA

1.499.999,88

Iragarkiaren kodea: F2014311