288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Kontzejuko Herritarren Batzarrak, 2020ko azaroaren 26an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Kontzejuaren 2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Kontzejuaren Idazkaritzan –Murillo el Cuenden– egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Murillo El Cuenden, 2020ko azaroaren 27an.–Kontzejuko burua, Arcángel Vicente Azpíroz Garde.

Iragarkiaren kodea: L2014552