288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

1., 2., 3. eta 4. aldaketak 2020ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Los Arcosko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1., 2., 3. eta 4. aldaketak 2020ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Los Arcosen, 2020ko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2014532