288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARAIOA

Egoitza elektronikoa sortzea

Garaioako Udaleko alkate José Javier Eransus Elizagarayk, azaroaren 26ko 5/2020 Ebazpenaren bitartez,

EBAZTEN DU:

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (hizpide du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa), eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure erakundearekin komunikatzeko:

1. Garaioako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://garaioa@clmtec.es helbide elektronikoan. Garaioako Udala da Interneteko domeinuaren jabea eta egoitzaren titularra.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta Garaioako Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

5. Garaioako Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki honen kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Garaioan, 2020ko azaroaren 26an.–Alkatea, José Javier Eransus Elizagaray.

Iragarkiaren kodea: L2014460