288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Aparteko kreditu eta kreditu-gehigarri berriak onestea 2020ko aurrekontuan

Fiteroko Udalak, 2020ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aparteko kreditu eta kreditu-gehigarri berriak 2020ko aurrekontuan. Hortaz, espedientea jendaurrean jarriko da 15 egun balioduneko epean, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, erabakia behin betikoa izanen da, jendaurreko epea iragan eta gero.

Fiteron, 2020ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2014324