288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

MC 7/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kreditu-gehigarria emateko espedientea (MC 7/2020).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Castejonen, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2014564