288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

2020ko aurrekontuko 2., 3., 4. eta 5. aldaketak. Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, erregelamenduz eta legez ezarritako quoruma zuela, hasiera batez onetsi zuen 2020 aurrekontuko 2., 3., 4. eta 5. aldaketak egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Zarrakaztelun, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L2014699