288. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEARIN

2020ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Bearingo Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak, 2020ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak.

2020ko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 3an, aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten dira aurrekontuan egindako aldaketak, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1/2020 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

(euroak)

1-3110-22106

Maskarak erostea (COVID-19) eta traktorearekin desinfekzio lanak egitea lixibarekin

2.000,00

Finantzaketa:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

(euroak)

18700000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

2.000,00

2/2020 ALDAKETA

Gastua goititzea:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

(euroak)

1 4540 2100

Herriko bideetan belar-sastrakak garbitu eta mantentze-lanak egitea

5.500,00

Finantzaketa:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

(euroak)

7508001

Deierriko Udalaren dirulaguntza handitzea bideetarako

985,00

18700000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

4.515,00

GUZTIRA

5.500,00

3/2020 ALDAKETA

Gastua goititzea:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

(euroak)

1 15330 60900

Haurrendako parkea eta hiri altzariak jartzea

21.151,00

Finantzaketa:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

(euroak)

18700000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

13.651,00

1 33800 22620

Transferentzia, herriko festetako gastuen partidatik

7.500,00

GUZTIRA

21.151,00

Bearinen, 2020ko azaroaren 23an.–Kontzejuko burua, Servando Jesús Vergara Alecha.

Iragarkiaren kodea: L2014315